2018. urtean onetsitako GOFEko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren (EPE) probak datorren urteko ekaina eta urria bitartean egingo dira. Eta izena emateko epea 2020k0 lehen lauhilekoan izango da. Hala ziurtatu du Emilio Sola Gizarte Politiketako foru diputatuak Arabako Batzar Nagusien osoko bilkuran.
EPEak 76 lanpostu eskainiko ditu. Horietatik 30 lanpostu desgaitasun-begiraleei dagozkie, 29 gizarte-lanari eta 17 psikologiari. Deialdi berezi batean, adimen desgaitasuna duten pertsonentzako erizaintza-laguntzaile plaza bat ere lehiaketara irtengo da.
Aurreko legegintzaldiaren hasieran langileen bitartekotasun ehunekoa ia %40koa izatetik datorren urteko lehen hiruhilekoan %30ekoa izatera igaroko dela ziurtatu du Solak. Otsailean, 2016ko eta 2017ko eskaintza publikoak amaitzen direnean, funtzionario berriak lanpostuetan hasiko dira.
Horrez gain, aurreikuspenen arabera, 2021aren hasieran bitarteko langileen ehunekoa %25era murriztuko da, 2018ko EPEa egin ondoren.