Joana Pocheluk eta Aiora Jakak irabazi dute "Vitoria-Gasteiz" itzulpen saria

Erredakzioa 2019ko abe. 4a, 11:04
Euskararen Egunean banatu dituzte sariak, Oihaneder Euskararen Etxean. / Gasteizko Udala

Clotilde Perrinen 'À l’intérieur des méchants' ekarri dute euskarara.

Haur literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenentzako "Vitoria-Gasteiz" saria banatu dute Oihaneder Euskararen Etxean. Aurtengo irabazleak, sarien 15. edizioan, Joana Pochelu eta Aiora Jaka itzultzaileak izan dira, Clotilde Perrinen À l’intérieur des méchants —Gaiztoak— liburuaren itzulpenagatik.

Hizkuntza-aberastasuna eta itzulpenaren doitasuna nabarmendu ditu epaimahaiak, eta itzulpen landua dela iritzi dio, "ahozko literaturaren esamolde aberats eta egoki txertatuz hornitua".  9.000 euro eskuratu dituzte itzultzaileek. "Euskaraz irakurtzeko aukera ematen diguzue euskaldunoi. Gainera, kultur bitartekari lanetan ere aritzen zarete. Beste kulturekin lotzen gaituzue. Beste hizkuntzekin, kulturekin eta sentimenduekin", esan du Gorka Urtaran alkateak sari banaketan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide