Aurreiritzien kontrako jolasgunea eraiki dute Mariturri eskolan

Erredakzioa 2019ko abenduaren 3a

Mariturri eskolako amek zumeekin osatutako jolastoki berria prestatu dute.

Mariturri eskolako guraso elkarteak antolatuta, "Askotariko emakumeak eraikitzen" programan parte hartzeko aukera izan dute. 40 emakume izan dira protagonistak, Garaion sorginguneko kideekin batera, zume biziarekin eskolako patioan jolasgune berri bat eraki dutenak. Hala, aurreiritzien gainetik, elkarrekin osatu dute etxola berria, eta harreman sarea sendotzeko aukera izan dute. Zabalgana auzoan 26 herrialde desberdinetako lagunak bizi dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago