Hizkuntza-praktikaren behaketa egingo dugu Ardoaraba azokan. Lagunduko diguzu?

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2019ko abenduaren 2a

Aurten Gasteizen antolatzen diren hainbat ekitaldiren hizkuntza-praktikaren behaketa egingo da. Gasteizko Udalaren Euskara Elkarguneak proposatu du Udalak diruz laguntzen dituen edo-eta, kontratu zein hitzarmenen bidez, babesten dituen ekitaldien hizkuntza-praktika aztertzea. Lanaren ardura Bai Euskarari Elkartearena da. Lehenengo behaketa Gasteizko Jazzaldian egin zen eta bigarrena egingo da orain, Ardoaraba azokan.

Behaketa burutzeko Ardoarabara joango diren herritarren laguntza ezinbestekoa da. Horretarako, abenduaren 5etik 8ra bitartean egingo den azokara joatekoak diren herritarrei deialdia egin zaie, hizkuntza erabileraren behaketa egin eta honako formularioa bete dezaten:

baieuskarari.eus/eu/ardoaraba

Gune ezberdinetan egingo diren ekintzetan erabiltzen diren hizkuntzei erreparatuko zaie: informazio bulegoetan, azokan zehar egingo diren ekitaldietan, komunikabideen aurreko aurkezpenetan, banatuko diren euskarrietan, kale-ekintzetan, besteak beste.

Froga dokumentalak (hizkuntza paisaiaren eta bestelako euskarrien argazkiak, bideoak, etab.) jasotzeko aukera izanez gero, eskertuko genizueke info@baieuskarari.eus helbidera bidaltzea.

Euskara hobeto kudeatzen laguntzeko

Ekitaldian bertan formularioa betetzeko aukera izango da, mugikorraren bidez, eta jasotako datuekin ondorio txostena argitaratuko da, aholku eta gomendio sorta batekin batera, Gasteizko Udalaren Euskara Elkargunean aurkezteko. Halaber, baliagarria izango da aurrerantzean ekimenaren antolatzaileek eta Gasteizko Udalak euskara hobeto kudeatu dezaten.

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago