Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko bidean eredu dira Gernika-Lumoko 24 establezimendu

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2019ko azaroaren 30a

Bai Euskarari Ziurtagiriaren banaketa-ekitaldia egin zuten atzo Gernika-Lumon, 24 enpresa, saltoki eta entitateek euskaraz lan egiteko eta bizitzeko aukerak sortzen egiten duten lana aitortzeko. 

12. urtea da ekitaldia antolatzen dela Bai Euskarari Elkartea, Gernika-Lumoko Euskara saila, Busturialdean euskaraz bizi elkartea, Gernikako AEK, Artez Euskara Zerbitzua eta Seber Altube Ikastolarekin elkarlanean.

Iñigo Magunagoikoetxea Gernika-Lumoko Euskara zinegotziak ziurtagiria jaso dutenak zoriondu zituen eta aipatu zuen euskararen ezagutza Gernika-Lumon “hain altua izanik” euskararen erabilera bizitzako esparru guztietara heltzea dela erakundeek bultzatu behar dutena. Gaineratu zuen, bultzatu beharreko esparru horien artean daudela “elkarte, erakunde zein enpresak” eta “ezinbestekoa” dela hizkuntza “bizi bat” izateko bizitzako eta egunerokotasuneko toki guztietan presentzia izatea, “baita lan munduan ere”.

Euskararen etorkizuna argitzen

Ondoren, Bai Euskarari Elkarteko Maddi Iregik hartu zuen hitza. Eskerrak eman zizkion Udalari aurten ere hitzarmena berritu dutelako eta baita Gernika-Lumoko ziurtagiridunei ere, euskaraz lan egin eta euskaraz bizi nahi dugunontzat “bide-erakusleak” baitira. Iregik esan zuen “guztion argiak” direla beharrezko euskararen etorkizuna gero eta distiratsuagoa izan dadin eta espazioak argitsuak izan daitezen. Gaineratu zuen lan munduari “estrategikotasuna” aitortu zaiola eta aitorpena egiteaz harago, “ekintzen garaia” dela.

Txitatoki Zirku eskolaren ikuskizunaren ostean Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa egin zuten.

Gernika-Lumoko entitateak

1.     Aita Villasante Udal Euskaltegia Herri Erakundea  -  Zerbitzua eta lana euskaraz

2.     Arrano Kultur Elkartea  -  Zerbitzua euskaraz

3.     Arrien Optika  -  Zerbitzua euskaraz

4.     Bake Leku-Txokoa  -  Zerbitzua euskaraz

5.     Busturialdeko Hedabideak S.L.   - Zerbitzua eta lana euskaraz

6.     Busturialdeko AEK - Zerbitzua eta lana euskaraz

7.     Duka Arropa Denda   - Zerbitzua euskaraz

8.     Ekin Taldea  -  Euskararen bidean

9.     Elai Alai Dantza Taldea  -  Zerbitzua eta lana euskaraz

10.  Electricidad Argi Ola, SL  -  Euskararen bidean

11.  Eraikuntzarako materialak Izagirre, SA  -  Zerbitzua euskaraz

12.  Gernika Garbiketak SL  -  Zerbitzua euskaraz

13.  Gernika Rugby Taldea  -  Euskararen bidean

14.  Gernikako Notaria  -  Euskararen bidean

15.  Gestoria Cor S.L.  -  Euskararen bidean

16.  Kopi Laster Fotokopiak -   Zerbitzua euskaraz

17.  Kosnoaga Igeriketa Elkartea  -  Zerbitzua eta lana euskaraz

18.  Madariaga Hortz Klinika -   Euskararen bidean

19.  Mª Luisa Lurrin-Denda  -  Zerbitzua euskaraz

20.  Mutualia Gernika - Euskararen bidean

21.  Seber Altube Ikastola  -  Zerbitzua eta lana euskaraz

22.  Urrutia Aholkularitza - Urrutia Asesores Consultores S.L.U.   - Zerbitzua euskaraz

23.  Zaindu Fisioterapia Zentrua   - Zerbitzua euskaraz

24.  Zurich Aseguroak  -  Euskararen bidean

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago