Azaroaren 25eko azken urteetako mobilizazio jendetsuenak ikusi dira herrialdean. Horretaz gain, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko aldarria Araba osoan zehar hedatu da, mobilizazio, topaketa eta mota guztietako ekimenekin.
Oro har, urteetako ibilbideari jarraituz, mugimendu feministak hartu du eguneko mobilizazioen aitzindaritza, baina erakunde publikoek ere indarkeria matxistaren kontrako adierazpenak, agerraldiak eta elkarretaratzeak egin dituzte.
GASTEIZ
Goizean, LAB sindikatuak elkarretaratzeak egin zituen 12:00etan Hego Euskal Herriko hiriburuetako Lan Ikuskaritzaren egoitzen aurrean, Saretu, elkartu, salatu eta borrokatu. Lantokietan autodefentsa feminista leloarekin. Gasteizen, adibidez, sindikatuko Idazkaritza Feministako Eli Etxeberriak hartu zuen hitza:
Gasteizen, Idazkaritza Feministako idazkari Eli Etxeberriak hartu du hitza #AutodefentsaFeminista #A25 pic.twitter.com/kOj0LkWuUX
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) November 25, 2019
Arabako mobilizazio nagusia Gasteizen izan zen, Euskal Herriko Mugimendu Feministak hiriburuetan deitutako mobilizazioetako bat. Azken urteetan, azaroaren 25ean Gasteizen egindako manifestazio jendetsuenetako bat izan zen.
Manifestazioaren aurretik, gazte mugimendu feministak ekimen berezia egin zuen, Barkatu eragozpenak, sistemak erasotzen gaitu lelopean. 16:15ean Martxoak 3 plazatik abiatuta, .
????Gasteizko Neska* Gazteek ekimena egin dute Boulevard merkatal zentroko saltokietan pic.twitter.com/FMs9nEnn4b
— Hala Bedi (@halabedi) November 25, 2019
Sistema heteropatriarkal kapitalistak erasotzen gaitu!????
— Euskal Herriko Neska* Gazteak (@EH_NeskaGazteak) November 25, 2019
Gasteizko neska* gazteak ekimena burutzen ari dira Boulevard merkatal zentroan! #GukAutodefentsaFeminista pic.twitter.com/voxefLKhIu
Ondoren, 18:45ean Gasteizko Gaztetxetik abiatu zen Neska* Gazte Blokea. Bengalen artean eta makildun pankarta baten atzean, Andre Maria Zuriaren plazan abiatzear zen manifestazio nagusiarekin bat egin zuten dozenaka neska gaztek.
— NeGeak (@negeak) November 25, 2019
Bestalde, Gasteizko Udalak adierazpen instituzionala egin zuen "esku-hartzearen alor guztietan" ekintzak proposatzeko beharra defendatuz. Horretarako, prebentzioa, hautematea, arreta, babesa, koordinazioa eta justizia lantzearen alde azaldu ziren Udaleko talde politiko guztiak.
Gainera, biktimei arreta berezia eskaintzeko eta bizirik atera diren pertsonei erreparazioa emateko konpromiso politikoak betetzeko asmoa adierazi zuen Udalak.
AIARALDEA
Aiaraldearen kasuan, indarkeria matxistaren aurkako aldarriz bete ziren eskualdeko kale eta plazak.
Amurrion bi mobilizazio egon ziren, neska* gazteen manifestazioa eta elkarretaratzea udaletxe aurrean. Artziniegan ekimena egin zuten frontoian, indarkeria matxistak aurten eraildako emakumeen omenez.
Aiaran eta Okondon, aldiz, kandelak erabili zituzten indarkeria sexistaren kontrako aldarrietan. Okondon, minutu bateko isilunea egin dute ekitaldiaren ostean. Eta Aiaran, elkarretaratzea egin baino lehen, hildako emakumeen izen-abizenak eskegi dituzte Arespalditzan.
Laudion elkarretaratzeak egin zituzten, goizez eta arratsaldez. Arratsaldeko mobilizazioaren ostean, Urumea kalera hurbildu eta Amagoia Elezkano zein indarkeria matxistaren biktima izan diren emakume guztiak omendu zituzten.
Orozkoko mobilizazioan, ehundik gora herritar bildu ziren, Zubiaur plazan.
Aiaraldeako mobilizazio guztien argazkiak bildu ditu Aiaraldea.eus-ek artikulu honetan.
AÑANA
Añanan asteburuan zehar egin zituzten ekimenak. Izan ere, igande goizean, azaroaren 24an, Indarkeria Matxistaren kontrako II. Martxa egin zuten Ribabellosan.
Kuartangon, ordea, astelehenerako egitaraua osatu zuten, Indarkeria Sexistaren kontrako Nazioarteko Egunaren harira. Txoko Morea inauguratuko zuten herriko liburutegian eta Pamela Palencianoren No duelen solo los golpes monologoaren proiekzioa egin zuten Udaletxeko areto nagusian.
ARABAKO ERRIOXA
Arabako Errioxaren kasuan, Lantziegon, Oionen eta Guardian mobilizatu ziren indarkeria matxistaren kontra.
Guardian egun osoko egitaraua prestatu zuten. 9:30etik aurrera "moskeo kanpaina" bat egin zuten eta, ondoren, Guardiak ez du eraso sexistarik onartzen seinaleak inauguratu zituzten. Eguerdi eta arratsaldean zehar, manifestuen irakurketak, bost minutuko isilunea, haurrentzako eskulanak, salda dastaketa eta antzerkia egin zituzten, Guardiako Udalak, Victor Tapia eskolak, Harresiak Emakumeen elkarteak eta Barbacana elkarteak antolatuta.
Oionen genero indarkeriaren aurkako ekitaldia eta manifestuaren irakurketa egin zuten 19:00etan herriko Enparantza Nagusian.
Eta Lantziegon topaketa egin zuten igandean. Ongietorria, genero indarkeriaren kontrako 7 kilometroko martxa, hamaiketakoa eta ekitaldia egin zuten bertan.
GORBEIALDEA
Gorbeialdeko eskualdean, besteak beste, herri apainketa feministak egin dituzte egunotan, bai Legution eta baita Zuian ere.
Bestalde, Aramaion kalejira zaratatsua egin zuten, Aramaioko talde feministak antolatuta eta Kultura Etxetik abiatuta.
Indarkeria Sexistaren kontrako Nazioarteko Egunaren aurretik, emakumeen kontrako indarkeria mota desberdinen inguruan Norma Vazquezen hitzaldia antolatu zuten ostiralean, azaroaren 22an. Eta ostean, hilaren 30ean, Custodia compartida izeneko filma emango dute, 21:00etan Kultura Etxean.
LAUTADA
Arabako Lautadan ere zabaldu zuten indarkeria sexistaren aurkako aldarria eta, besteak beste, elkarretaratzea egin zuten Barrundian, Itzali matxismoa. Jazarpenari aurre egin zioen pankarta batekin.
MENDIALDEA
Mendialdean, eskualdeko Lamingorriak talde feministak bi mobilizazio deitu zituen. 19:00etan Maeztun eta 20:00etan Kanpezun.
TREBIÑU
Trebiñuri dagokionez, indarkeria matxistaren kontrako kartel handi bat eskegi zuten udaletxeko fatxadan.
Horrez gain, elkarretaratzea egin zuten Argantzongo Herriko Plazan, Emakumeen aurkako indarkeriari ez lelopean.