Azterketa

Zazpi milatik gora basurde daude Araban

Erredakzioa 2019ko aza. 23a, 06:00

2016ko negutik bereziki igo da animaliaren populazioa.

Arabako basurdeen errolda jaso du Aldundiak 2018-2019 Basurdeen Kudeaketa Planaren barruan. Horren arabera, lurraldean, 7.200 eta 8.100 basurde artean dago; Badaia mendilerroa, Aramaio eta Lautada-Iparraldea dira dentsitate handiena dituzten zonaldeak. Gainera, 2016tik hona animalien kopurua nabarmen igo dela atzeman dute egindako ikerketan.

Azterketa horretan jaso dutenez, 2017-2018 kanpainan, guztira, 1.626 ehizaldi antolatu dituzte Araban, eta 3.353 basurde hil dituzte horietan, hortaz ehizaldien eraginkortasun maila %34koa dela ondorioztatu dute. Uxaldiak egiteko eskaerak ere nabarmen igo dira 2017. urtetik hona (%21,35), baina jaso bezala, "txikia da uxaldien eraginkortasuna".

Errepideetan eragiten dituzten trafiko istripuak nabarmen igo dira; izan ere, 2018an, istripuen %41,67 eragin zituzten. Basurdeekin istripu gehien dituzten errepideak dira Azazeta eta Kanpezu lotzen duen A-132, Gasteiz eta San Pantaleon de Losa arteko A-2622 eta bereziki igo dira istripuak A-624 errepidean, "Arabako Errioxan basurdeak izan duen hedapenagatik".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide