#GasteizenBaiEuskarari mintzodromoa egingo dugu azaroaren 28an, 'Hiri aktiboa' gaitzat hartuta

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2019ko azaroaren 18a

Euskaraz, 1+1… Hamaika! izeneko ekimenaren barruan, azaroaren 28an gazte Mintzodromoa antolatuko dugu Oihaneder Euskararen Etxean, Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren babesarekin. 

Goizeko 10:00etan elkartuko gara Lanbide Heziketako eta Batxilergoko ikasleekin euskaraz eta hizkuntzaren egoeraz hitz egiteko. Aurtengo topaketan mintzagai izango dugun gaia Hiri aktiboa izango da eta horren bueltan ikuspuntu ezberdinak landuko dira: Hiri adimenduna, Mugikortasun hiria, Kirol hiria eta #LehenHitzaEus hiria. Ahoz ez ezik, gazteek #GasteizenBaiEuskarari eta #euskaraz11 traolak erabiliko dituzte haien iritziak eta ekarpenak sarean partekatzeko. 

Urtero bezala, Baskonia, Alaves eta Araskiren laguntza izango dugu eta eskertzekoa da beraien inplikazioa. Izan ere,  kirol elkarte horietako taldeen partiduetarako sarrerak izango ditugu parte-hartzaileen artean zozketatzeko.

Beste sorpresa eta sari batzuk ere izango ditugu. Animatu!

Parte-hartzeko interesik bazenute, helbide honetara idatzita eman dezakezue izena: info@baieuskarari.eus

Parte hartu duzue inoiz mintzodromoan? Hemen duzue joan den urtekoaren laburpena:

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago