Datorren azaroaren 19an Gasteiz, Laudio eta Eltziegok 11 Kafe izeneko world kafea hartuko dute. Jarduera hau EmakumeEkin emakume ekintzaileen euskal elkarteak antolatu du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hamaika udalerritan, Emakume Ekintzaileen Nazioarteko Egunaren harira. Emakumeek gidatutako ekintzailetzari ikusgarritasuna ematea du helburu; beren enpresa sortu duten emakumeen inguruan gizartearen arreta erakartzeaz gain, beren negozioen hazkundea bultzatuko duten sare profesionalen sorrera sustatu nahi dute eta ekintzaileek beren beharrak erdigunean jar ditzaten espazio bat erraztu.
Saioa 11:00etatik aurrera egingo da, kafea hartzeko goiz erdiko atsedenaldia aprobetxatuz. Araban, zitak Gasteizen (Amatter - San Frantzizko kalea, 9); Laudion (Arkupe – Herriko plaza 4) eta Eltziegon (El Olivar – Norte kalea, 10) izango dira.
Kikara esku artean dutela, 11 Kafek aukera emango die beren negozioaren buru diren emakumeei beren beharrak erdigunean jartzeko eta hamaika gai ezberdinei buruz mintzatzeko: enpresa-estrategia, 2020rako helburuak, ekintzailetzari ekiteko orduan erreferentzia diren emakumeak, negoziorako arrakastatsuak bilakatu diren esperientziak, besteak beste.
Taldeak txikiak izango dira, parte-hartzea eta konfidantza errazteko. Parte hartu nahi duten emakumeen elkartearen sare sozialetan dute izena emateko aukera ( @emakumeekin Facebook, Instagram eta Twiter-en).