A10 Hauteskundeak

Arabak ordezkaririk gabe utzi du PP

Erredakzioa 2019ko aza. 10a, 22:11

EAJk, PSOEk, UPk eta EH Bilduk diputatu bana lortu dute. / Irudia: Alea

Araban, EAJk, PSOEk, Unidas Podemosek eta EH Bilduk diputatu bana lortu dute Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan.

%100 zenbatuta, behin-betiko emaitzak konfirmatu dira Araban:

  • EAJk eserleku bat lortu du 40.127 botorekin (%23'59), eta Mikel Legarda izango da Arabako EAJren ordezkaria Kongresuan.
  • PSOEk beste bat, 37.325 botorekin (%21'94) eta Isabel Celaa joango da Kongresura.
  • Unidas Podemosek diputatu bat lortu du 27.992 botorekin (%16'46) eta Juantxo Lopez de Uralde diputatua izango da.
  • EH Bilduk, apirilean bezala, lehia estuan zegoen azken eserlekua eskuratu du 27.364 bozekin (%16'09) eta Iñaki Ruiz de Pinedo Madrilera itzuliko da.

Beste behin ere, ordezkaritzarik gabe gelditu da PP, oraingoan Mari Mar Blanco zerrendaburu izanik. 25.318 bozka (14'88%) lortu dituen arren, laugarren eserlekua lortzetik 2.047 bozetara gelditu da. VOX eta Ciudadanos ere ordezkaritzarik gabe geratu dira Araban.

EH Bilduk apirilean baino 2.617 boto gehiago lortu ditu. Ordezkaritza lortu duten beste alderdiek, ordea, emaitza okerragoak izan dituzte.

Parte-hartzea %68'20koa izan da, hau da, 171.485 arabarrek bozkatu dute. Apirilean %71'19koa izan zen, beraz, parte-hartze txikiagoa izan da oraingoan.

Gasteizko emaitzak

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago