Kafea dastatu eta ikasteko saioak, ostiraletik aurrera

Erredakzioa 2019ko aza. 7a, 17:09
Kafe ibilbideak antolatu dituzte Gasteizko kafetegietatik. / Pixabay

Kafearen inguruko 69 proposamen izango dira Gasteizen, azaroaren 17ra bitartean.

Azaroaren 8tik 17ra arte, kafearen inguruko proposamen eta jarduerek hartuko dute Gasteiz. Zazpigarren urtez, Kafearen Astea ospatuko dute, kafea ezagutzera eman eta produktu horrekin lotutako enpresa lokalak dinamizatzeko.

Gasteizko Udala da ekimen honen babesle nagusia. 53 establezimenduk autore kafea prestatuko dute, eta kafea eta gozogintza batzen dituen ibilbideetan ere parte hartuko dute;  Gasteizko baristen sorkuntza original eta berritzaileenak eta kafea eta artisau opilak eskainiko dituzte horietan, 2,5 euroan. Ostalaritzakoak ez diren 40 establezimenduk –ile-apaindegiak, estetika zentroak, etxetresna elektrikoen dendak, liburutegiak, gimnasio bat…— ere egin dute bat ekimenarekin, eta  promozioak, aurkezpenak, dastatzeaz eta ikastaroak eskainiko dituzte.

Gasteizko erdialdean ez ezik, Pilar, Zabalgana, Zaramaga eta Salburua auzoetan, besteak beste, ere izaten du erantzun ona ekimenak, Maider Etxebarria Merkataritza zinegotziaren arabera: "Establezimenduen arteko lankidetza honi esker hiriak martxan eta bizirik jarraitzen du". Argibide guztiak webgune honetan ikus daitezke: Kafearen Astea

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide