Gasteizko taberna euskaldunen sarea aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2019ko urriaren 26a

Gasteizen euskaldunak diren edo euskalduntzen ari diren tabernen sarea aurkeztu dute Bai Euskarari Elkarteak eta Gasteizko Mintzalaguna ekimenak. Bai Euskarari Ziurtagiria duten tabernek osatzen dute sarea eta bertan euskaraz kontsumitu edo mintzalagun praktikak egin ahal izango dira. Nohizbehinka dastaketak, mintzapotea, diaporamak eta bestelako ekintza osagarriak antolatuko dira.

Joan den ostegunean egin zuten aurkezpena Gasteizko Mintzalagunek: Falerina Tabernan hasi, Txistu garagardetegian jarraitu eta Dazz tabernan amaitu zuten.

Ekimenaren berri emateko eskuorria argitaratu da eta sarea osatzen duten tabernetan eskura dezakezue.

 

Gasteizko euskararen mapa

Gasteizen euskaraz kontsumitzeko aukerak ugaritu egin dira azken urteotan. Bai Euskarari elkarteak Gasteizko euskararen mapan biltzen ditu aukera hauek. Euskaraz kontsumitzera bultzatu nahi zaituztegu. Euskararen mapa osatzen lagunduko diguzu?

Jarri gurekin harremanetan: info@baieuskarari.eus / 677 415 084

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago