Euskararen Agendak ez du etenik asteburu honetan, eta ekintza ugari prest dira Araba osoan.
Oihaneder Euskararen Etxea urteurrenean bete-betean sartuta dago, eta ospakizun ekitaldia prestatu dute gaur arratsalderako. 19:00etan hasiko da urteurrenaren emanaldia, eta 20:00etatik aurrera, bete dituzten bost urteak ospatzeari ekingo diote, jan-edanekin, ikus-entzunezkoekin eta disko-jartze kolektiboarekin. Zigoitian, bestalde, Alex Txikonek hitzaldia eskainiko du, 19:00etan, Zigoitia aretoan.
Bestetik, Sorgin Gauak egitaraua prestatu dute Lautadan egun hauetan. Horren harira, larunbatean, Lekittoko Deabruak konpainiak Akelarre Foc ikuskizuna eskainiko du, Agurainen, 21:00etatik 22:00era. Gasteizen, Sharon Stoner talde oñatiarrak kontzertua prestatu du egun horretarako, Hell Dorado aretoan. 21:30ean izango da hitzordua.
Aste bukaerari amaiera emateaz arduratuko dira, besteak beste, Urkabustaizko azokan bertsotan arituko diren Irati Anda eta Andere Arriolabengoa. 12:30etik aurrera izango dira taula gainean. Gorbeialdean jarraituz, Aioko antzerkia eskainiko du Zurrunka taldeak Zuiako udaletxean, 18:00etan.
Ekintza gehiagoren berri izateko, sartu Euskararen Agenda atalean.