Turkiari boikota eta Rojavari elkartasuna adierazi diote Baskoniaren dendan

Erredakzioa 2019ko urr. 17a, 20:37
Baskoniaren dendan egindako protesta. / RiseUp4Rojava

Turkish Airlinesi, Euroligaren babesle nagusiari, boikota egiteko deia egin dute.

Turkiak Rojavaren aurkako erasoaldia hasi duela eta, "boikoterako deia" egin dute hainbat lagunek Baskoniak Gasteizen duen dendan. Hiriburuan ikusgarritasuna duen enpresa da Turkish Airlines, Turkiako airelinea nazionala, eta Euroligaren babesle nagusia azken urteetan. "Turkish Technic da enpresa hori mantentzeko, konpontzeko eta berrikusteko zentroa. Eta lotura zuzena dago enpresa talde horren, AKPren eta gerraren artean", salatu dute ohar batean. Protesta gisa, Baskoniaren dendan Turkish Airlinesek Rojavaren inbasioan kolaboratzen du kartelak eskuan eseri dira hainbat lagun, eta beste hainbatek elkarretaratzea egin dute kanpoan.

Besteak beste, azaldu dutenez, Turkish Technicek 2015etik Airbus Defence and Space enpresarekin akordioa du Airbus 400m hegazkin militarren mantentze lanetan laguntzeko. Boikota, horiek eta Europan dauden beste enpresa turkiar batzuetara zabaltzeko deia egin du taldeak, Riseup 4 Rojava mugimenduaren ekimenez, "estatu genozidaren irudia garbitzen duten enpresa kolaboratzaileena". Beko, Pegasus Airlines, Vestel, Kiler eta De Facto aipatu dituzte, besteak beste.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide