Eusko Elkarteen eguna larunbatean Donibane Lohitzunen

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2019ko urriaren 16a

Larunbatean, Donibane Lohitzuneko merkatu estaliaren aitzinean Eusko Elkarteen Egunaren lehen edizioa iraganen da, Euskal Moneta elkarteak antolatuta. Bertan parte hartuko du Bai Euskarari Elkarteak ere. 

Elkarte eta laborarien herrixka bat izango da 10:00etatik 17:00etara arte. Euskal Monetako kide diren hauek parte hartuko dute, besteak beste: 

  • Euskal Herriko Laborantza Ganbara
  • Hegalaldia
  • Bizi!
  • KOMedia
  • Bestearekin
  • Emanik
  • Les Kiwis de Dany
  • L’âne et le piment

Mutxiko, eta Ziburuko Kaskarotenia ikastolak prestaturiko talo eta ostatuarekin.

Eusko %3aren banaketa

11:00etan, 2019ko Eusko %3aren banaketa egingo da: 20.000 eusko baino gehiago banatuko dizkiete lagun bezala aukeratutako 50 bat elkarteri. Urte osoan zehar euskoz egin diren trukaketen %3a jasoko dute.

Dohaintza hori enpresek euskoak eurotan aldatzen dituztelarik aplikatzen den %5eko komisioren bidez diruztatua da, eta horri esker Euskoa elkartasun eta elkarte biziaren finantziazio tresna ezin hobe bat bilakatu da.

Dirua jasoko duten elkarte ezberdin batzuk egongo dira bertan dohaintza eskuratzeko eta diru laguntza horrek beraien elkartean duen eragina aipatzeko. Hala, dohaintza egin ahal izango diozue Bai Euskarari Elkarteari ere. 

Euskoaren inguruko informazio gehiago duzue Euskal Monetaren webgunean: http://www.euskalmoneta.org/

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago