Gatibu eta Alerta Gorria taldeek jantziko dute asteburuko agenda

Erredakzioa 2019ko urr. 11a, 13:15
21:00etatik aurrera, Jimmy Jazzen izango da Gatibu taldea.

Bestelako ekintzak ere izango dira; Argantzonen, esaterako, Herri Txikien Eguna antolatu dute larunbaterako. Laudion, bestetik, Elkano: lehen mundu bira filma eskainiko dute.

Hitzorduz beteta dator asteburu honetan ere Euskararen Agenda. Kontzertuak, antzerkiak eta bestelako ekintzak izango dira Arabako txoko askotan.

Gatibu taldea igoko da Jimmy Jazz aretoko eszenatokira. Gasteizen bueltan da Gernikako taldea, pasa den abenduan Azken indioak lana aurkeztu ostean. Toki bera aukeratu dute gaur gauean, 21:00etan, eskainiko duten kontzerturako. Bestetik, Legutioko nagusien bertso eskola aurkeztuko dute, 20:00etan, Kultur Etxean.

Larunbatean, besteak beste, Herri Txikien Eguna antolatu dute Herri Txikiak Bat asanbladako gazteek. 12:00etatik hasita, egun osoko egitaraua prestatu dute Argantzonen; tartean, umeen txokoa, bertso bazkaria eta kontzertuak izango dira. Lautadara salto eginez, Agurainen jaietan jarraitzen dute. Ttek elektrotxarangak girotuko du eguerdi partea, eta txosnagunean, Alerta Gorria eta Los Zopilotes Txirriaos taldeak izango dira oholtza gainean, 23:00etatik aurrera.

Igandean zinemaz gozatzeko parada izango da. Laudioko Laudioalde eskolako zinean, Elkano: lehen mundu bira filmaren proiekzioa egingo dute, 17:30ean, eta sarrera 3 euroren truke eskuratu ahal izango da.

Beste ekintza asko izango dira aste bukaeran; Euskararen Agenda atalean aurkituko dituzue guztiak. Asteburu on!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide