Mari Mar Blanco izango da PPren Arabako zerrendaburua

Erredakzioa 2019ko urr. 7a, 09:30

Mari Mar Blanco izango da PPren Arabako zerrendaburua

Azaroaren 10ean Espainiako hauteskunde orokorrak izango dira, eta Araban Javier Marotok galdutako eserlekua berreskuratzea izango da Alderdi Popularraren helburu nagusia.

Orain arte Madrilen diputatua izan da ETAk 1997an hildako Miguel Angel Blancoren arreba, eta modu honetan, Javier De Andres bezalako beste aukera batzuei atea itxi die PPk.

Izan ere, Pablo Casadoren aukera izan da Blanco Arabako zerrendaburu izateko jauzia, alderdiak lurraldean bizi duen krisialdiari amaiera eman nahian. Pisuzko sorpresa eman nahi izan du alderdiak jokaldi honekin, Javier Maroto Sotosalbos herrian erroldatu eta Gaztela eta Leongo senaturako hautagai bihurtu ostean.

Mari Mar Blancoren izendatzearekin, alderdi guztien Arabako hautagai nagusiak definituta gelditzen dira horrela: Iñaki Ruiz de Pinedo (EH Bildu), Juantxo Lopez de Uralde (Elkarrekin Ahal Dugu), Isabel Celaa (PSE) eta Mikel Legarda (EAJ).

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago