Bihar hasiko dira Ondarearen Europako Jardunaldiak

Erredakzioa 2019ko urr. 4a, 11:01
“Artea eta aisialdia” goiburu eta helburu gisa, hamar jarduera baino gehiago egingo dira Arabako lurraldean zehar.

Bihar, urriak 5, hasiko dira Ondarearen Europako Jardunaldiak. Hirugarren urtez, Arabako Foru Aldundiak bat egingo du Europako Kontseiluaren ekimen honekin, herritarren artean "ondarea, batez ere kultura ondarea" hedatzeko helburuarekin.

Aurtengo goiburua xede batekin aukeratu da: "Ondareak eta arteak aisialdi iturri gisa dauzkaten askotariko alderdiak nabarmentzea", azaldu dute. Edizio honetan, ondarearekin loturiko aisialdiaren "osagai ukigarri eta ukiezinak" aztertuko dira.

Urrian zehar hamar jarduera baino gehiago egingo dira lurralde guztian zehar. Lehenengoa, bihar, urriak 5, izango da, 12:00etan Zalduondoko Lazarraga kultura zentroan: "Arabako Landa Inauteriak". Eta hilaren 27an, Añanan, Gatz Haraneko bisita gidatu batekin amaituko dira jardunaldiak.

Horien bitartean, ekimen ugari izango dira:

  • Urriak 6, igandea, 12:00etan Bastidan: "Harrian landutako dolareak".
  • Urriak 9, asteazkena, 19:00etan Gasteizen: "Erraldoiak eta Buruhandiak".
  • Urriak 12, larunbata, 12:00etan Gasteizen: "Erlijio ohiturak: Andra Mari Zuriaren Kofradiaren farol argiak".
  • Urriak 13, igandean, 11:30ean Gasteizen: "Joko zaharrak karta sorta berriekin: karta jokoen historian zehar bidaia".
  • Urriak 16, asteazkena, 19.00etan Gasteizen: "Joko mundu bat museoan. Arabako Fournier Karta Museoaren bilduma".
  • Urriak 19, larunbata, 12:00etan Agurainen: "Arabako bolo jokoa".
  • Urriak 20, igandea, 12:00etan Araian: "Bisita basoko ondarea eta ikazginen lana Araian ezagutzera".
  • Urriak 23, asteazkena, 19:00etan Gasteizen: "Borrokatzen XV. mendean bezala. Erdi Aroko eskrima".
  • Urriak 26, larunbata, 11:30ean Gasteizen: "Ahozko tradizioari buruzko tailerra: atzo eta gaurko jolasak, ipuinak eta abestiak".
  • Urriak 27, igandea, 12:00etan Añanan: "Tradizio historiko handiko jarduera ekonomikoak".

Jarduerak doan dira, baina batzuetarako izena eman behar da lehenago.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide