Artea eta hezkuntza uztartzeko saioak

Erredakzioa 2019ko urr. 3a, 14:32
Irakasleei eta hezkuntza artistikoaren arloan interesa duten artista eta sortzaileei bideratuta daude saioak. / Teatro Paraiso

Irakasle eta ikasleekin batera garatzeko proiektu artistikoak aurkeztuko dituzte, besteak beste; ostiral eta larunbatean izango dira, Montehermoson.

Artearen eta hezkuntzaren arteko harremanari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Montehermoso kulturunean –Teatro Paraisok eta Teklak estudioak–, ostiral eta larunbaterako, urriaren 4 eta 5erako. Bi esfera horiek elkarreragiteko dituzten zailtasunak aztertuko dituzte, eta hauek gainditzeko alternatibak eta bien arteko sinergiak sendotzeko moduak mahai gainean jarriko dituzte.

"Txurrak eta meninak" egitasmoaren bitartez, bi errealitateen arteko elkarrizketa aktibatzea bilatzen dute, "agian gehiegitan, orbita oso ezberdinetan lan egiten baitute, euren errealitate eta inertzia partikularrak direla eta". Besteak beste, irakasle eta ikasleei zuzendutako formazio saioak aurkeztuko dituzte, eta esperientzia desberdinen mahai-ingurua izango da; Andrea Arrizabalaga, Ander Elorza, Carmen Oviedo, Lluis Valve eta Roger Fernandez izango dira, beste hizlari batzuen artean.

Egitasmo hau Arabako lurraldean ezartzen ari den 2018-2020 ekintza planaren barruan kokatzen da, zeinetan Hezkuntza Artistikoa eta Alfabetatze Kulturala bultzatu nahi den. Halaber, topaketarako, eztabaidarako eta ezagutzarako gune bat sortu nahi du. "Gure testuinguru hurbilera, erreferentziazko ahotsak eta egungo esperientziak ekarri nahi ditugu", azaldu dute antolatzaileek. Argibide guztiak: teatroparaiso.com

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide