Etxebizitza izango dute eztabaidagai gazteek

Erredakzioa 2019ko urr. 1a, 13:16

Batez beste 1070 eurokoa da alokairua udalerrian. / Alea

Gazteak, politikariak eta teknikariak elkartuko ditu Landatxon antolatu duten saioak.

Etxebizitzari buruzko topaketa izango da ostegunean, urriaren 3an, Landatxoko gizarte-etxean, eta gazteek, erakundeetako teknikariek eta politikariek hartuko dute parte. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako topaketa hau 17:30ean hasiko da.

Etxebizitzaren Euskal Behatokiko azken datuen arabera, batez besteko alokairua 1070,1 eurokoa da udalerrian. Saio honetan hiru protagonista elkartuko dira etxebizitzaren gaia jorratzeko: gazteak, kargu politikoak eta teknikariak. Kasu honetan "gazteak eta etxebizitza" gaia izango da abiapuntua, etxebizitza berriak ezagutzeko eta etxebizitza-eredu berriak aztertzeko beharra dela eta: alokairu soziala, pisu solidarioak, 'co-housing'-a edo belaunaldien arteko etxebizitzak, besteak beste.

Topaketan parte hartu nahi duten gazteek www.egk.eus helbidean edo 688 737 092 telefono zenbakira deituta eman dezakete izena, doan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide