Negozioa sortzeko kontuan hartu beharreko gakoak

BABESTUTAKO EDUKIA 2019ko ira. 24a, 13:16

Ideia on bat baino gehiago behar da negozio bat sortzeko. Ezinbestekoa da aholkulari on bat.

Ekintzailetza bokazio-kontua da, gero eta gehiago. Urtetik urtera, gero eta gehiago dira beren ekintzailetzari hegoak ipini eta negozioa sortzera animatzen diren pertsonak, batez ere 35 urtera bitarteko gazteen artean.

Baina, hainbat pauso eman beharko dituzu, ekiten hasi aurretik edo aspalditik buruan darabilzun negozio-ideia hori lantzen hasi aurretik. Ez da nahikoa ideia on bat izatea; ideia hori errentagarri bihurtzea da helburua.

Horretarako, oso garrantzitsua da zenbait gaitan aholkatuko zaituen norbait izatea; alegia, hain jantzita ez gauden eta negozioa sortzeko funtsezkoak diren horietan: oinarrizko enpresa-legerian, finantzaketa-kontuetan, kudeaketan, konfiantza emango dizun talde on bat sortzen, dirulaguntzetan… Horiek guztiak beharrezkoak dira zure ideia negozio bihurtzeko prozesuan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide