Urtero bezala, aurten ere Bai Euskarari Sariak ospatzeko elkartuko gara eta zu bertan egotea gustatuko litzaiguke: Urriaren 24an, 13:30ean, Donostiako Miramar jauregian.
Euskarari argi egiten dioten bi entitate eta norbanako bat sarituko ditugu. Izpiz izpi, euskara eta euskararen unibertsoa argiz betetzen duten horiek aitortu nahi ditugu, euskaraz lan egin eta bizi nahi dugunontzat erreferente baitira.
Euskal komunitatearen aitorpen berezira etorri nahi baduzu, eman izena galdetegi honen bidez:
| EMAN IZENA |
Ikusi iazko ekitaldiaren laburpen-bideoa:
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.