Mendizorrotza eta Esmaltacionesen 143 zuhaitz moztu dituztela salatu du PPk

Erredakzioa 2019ko ira. 20a, 12:52
Guztira, 385 zuhaitz bota behar dituztela salatu dute. / PP

EAJ eta PSEren "koherentzia eza" salatu dute popularrek.

Bus elektriko adimentsua jartzeko lanekin 143 zuhaitz bota dituztela salatu du PPk. Aste honetan bertan Udalaren txosten batean jaso bezala, Mendizorrotza eta Esmaltaciones inguruan egiten ari diren obrengatik hainbat gune berde eta zuhaitz kaltetu dituztela kritikatu dute. "Ez da koherentea hirira ustez jasangarria den proiektu bat ekartzea eta hori abian jarri ahal izateko zuhaitzak bota, aparkalekuak kendu eta trafikoa kaltetzea", adierazi dute popularrek ohar batean.

"Green inkoherentzia" salatu du PPk, eta autobusaren proiektua benetan jasangarria ote den zalantzan jarri du. Guztira, 385 zuhaitz moztuko dituztela esan dute, eta Urtaranen gobernuari "azalpenak" eskatuko dizkiotela. "Alde batetik kotzientziatzeko eta ingurumen-heziketa lana aldarrikatzen dute, eta bestetik hau; arduragabea da". 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide