Foru garraioa doakoa izango da igandean

Erredakzioa 2019ko irailaren 17a

Foru garraioa doakoa izango da igandean. ALEA

Autorik gabeko Europako Eguna ospatzeko, doakoak izango dira herrien arteko autobus bidaiak.

Araba Erdialdeko, Arabako Errioxako eta Aiarako lineak –1 eta  16 artekoak–, Gasteiz, Miranda Ebro eta Durango lotzen dituztenak –18 eta 19 lineak–, eta eskualdeko garraioko linea guztiak doakoak izango dira igande honetan. 

Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren saileko foru diputatu Javier Hurtadok azaldu duenez, neurri horren bidez "foru garraio publikoaren erabilera sustatu nahi da norberaren autoa ordezkatzeko, mugikortasun jasangarriaren alde Europan ezarritako politiken ildotik". 

Hurtadok argitu duenez, aurtengo lehen seihilekoan, 557.000 lagunek baino gehiagok erabili dute foru garraio publikoa. Hau da, 2018ko aldi berean baino %6,4 lagun gehiago.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago