Governors eta Hesian, Dulantziko jaietan

Erredakzioa 2019ko ira. 13a, 09:34
Hesian taldea Dulantziko jaietan arituko da. /Irudia: @HesianEuskalHerria

Bestelako kontzertuak ere izango dira asteburuan: Enkore taldea Latiorroko jaietan eta Modus Operandi Legution, esate baterako. Horrez gain, Humanity at music sinfonia kooperatiboa izango da Buesa Arenan, larunbatean.

Gaurtik hasita, asteburuko Euskararen Agendak askotariko ekintzak dakartza. Tartean, musika, ikuskizunak eta bertso saioak.

Sastiñan musika festibala antolatu dute gaur arratsalderako. Aldakan Beltz taldeak kontzertua eskainiko du, 19:30ean. Ordu berean baina Lautadara salto eginez, Ipuinen Eguna izango da Garaion Sorgingunean. Itziar Rekalde izango da bertan, eta hitzaldia, ipuin kontaketa eta tertulia eskainiko ditu. Bestetik, Dulantziko jaiei hasiera emango diote, eta, besteak beste, Governors eta Hesian taldeak izango dira oholtza gainean.

Larunbatean Humanity at music sinfonia kooperatiboa proiektuak prestatu duen egitarauaz gozatzeko aukera izango da. Beste ikuskizunen artean, bertso saioa izango da Buesa Arenan 18:00etan, eta bertan arituko dira Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Julio Soto, Jone Uria, Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Xabier Igoa eta Maddalen Arzallus bertsolariak. Kontzertuak ere izango dira larunbatean; Latiorroko (Laudio) jaien egitarauaren barruan, Jatorriz taldearen dantzaldiak, Enkore taldearen kontzertuak eta Diskodantzak girotuko dute gaua, 21:30etik aurrera. Legutioko jaietan, bestalde, Modus Operandi eta Mugi Panderoa taldeak izango dira taula gainean, Red Iron Squad gasteiztarrekin batera, 23:30etan.

Eta igandean ere bada planik. GEU elkarteak GEUrekin mendira egitasmoaren ikasturteko lehen txangoa abiatuko du. Aloña (Gorgomendi-Kurtzezar-Butreaitz) ingurura irteera antolatu dute, eta Gasteiztik izango da irteera, goizeko 08:30ean, Mendizorrotzeko aparlekutik. Bestetik, Birkit izango da Artium museoan, Igandeak kontzertu programaren barruan, 20:30ean

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide