Arabako hainbat suhiltzaile ari dira Amazoniako suteen aurkako lanetan

Erredakzioa 2019ko irailaren 12a

Azken urteetako sute larrienak gertatzen ari dira Amazonian. / Accion Norte

Hilaren 18ra arte izango da Arabako suhiltzaile talde bat oihaneko suteak itzaltzeko beharretan.

Zortzi egun egingo ditu Amazonian Arabako suhiltzaile talde batek, bertako suteen kontrako lanetan. Hilaren 18ra arte izango dira oihana kiskaltzen ari diren suteak itzaltzeko beharretan; Gasteizko Udaleko eta Arabako Diputazioko suhiltzaileak diren Hector Perez, Ibai Navidad, Roberto Ogeta eta Mikel Mardones daude bertan, Acción Norte elkartearen ekimenez.

Bolivia eta Brasildik egindako eskariaren ondotik joan dira Arabako suhiltzaileak, hurrengo asteartera bitartean, eta Costa Rican eta Panaman aritu diren beste suhiltzaile arabar batzuekin elkartu dira han; guztira, bederatzi lagun ari dira taldean. Amazoniak bizi duen tragediari aurre egiteko, hurrengo egunetan beste hainbat suhiltzaile bidaltzea ere ez du baztertzen Acción Nortek. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago