Irailaren 17an elkartuko da Euskaraldia prestatzeko Arabako foroa

Erredakzioa 2019ko ira. 11a, 16:49

Erronka berria izango du hurrengo Euskaraldiak. /Alea

Oihaneder Euskararen Etxean elkartuko dira herri batzordeetako kideak.

Udazkenerako hainbat lan aurreikusten dira Euskaraldian, eta horien berri emateko lurralde foroak antolatu dituzte herri batzordeetako kideentzat. Helburua urte amaiera arteko egiteko, mugarri eta ekitaldiak azaldu eta elkarbanatzea da, sustatzaileek azaldu dutenez. Besteak beste, herri batzordeak abian jarriko dituzte, entitateei Euskaraldian parte hartzeko gonbita prestatuko dute eta abenduko kale ekintza antolatuko dute.

Euskaraldiaren Arabako foroa hilaren 17an elkartuko da Gasteizen, 18:00etan, Oihaneder Euskararen Etxean. Foroetara joateko asmoa dutenek, aldez aurretik eman behar dute izena, galdetegi baten bitartez. Izena emateko galdetegian foro hauetan landu nahi diren gaiak proposatzeko aukera izango da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago