Guda Dantza taldea eta Olatz Salvador abeslaria, asteburua girotzeko prest

Erredakzioa 2019ko ira. 6a, 10:59
Mairuelegorretako Euskal Jaian izango da Olatz Salvador./Irudia: @arriguri

Magialdiarabak Hodei magoa ikusteko bi hitzordu izango ditu asteburu honetan, Legution eta Arroiaben. Bestetik, Olatz Salvador ikusteko aukera izango da, Mairuelegorretako kobazuloan, Euskal Jaian.

Irailean bete-betean sartuta, musika eta magia izango dira, besteak beste, asteburua josiko duten ekintzak.

MagialdiAraba jaialdiaren egitarauaren barruan, Hodei magoa ikusteko aukera bikoitza izango da. Gaur bertan Legutioko kultur etxean izango da magoa, 20:00etan, eta igandean Arroiaben eskainiko du ikuskizuna, ordu berean.

Musikari lekua eginez, alde batetik, Guda Dantza taldea oholtza gainean ikusteko aukera izango da larunbatean Artziniegan, herriko jaien egitarauaren barruan. 23:30ean da hitzordua, plazan, eta ondoren, DJ Tarantistak hartuko du lekukoa. Bestalde, Obaneuke musika taldea izango da Baranbioko jaiak girotzeko arduraduna, 23:30ean.

Zigoitia Euskaraz programak aurrera jarraitzen du asteburu honetan ere. Euskal Jaiaren harira, Mairuelegorretako kobazuloan Paula Amilburu eta Iñaki Viñaspre bertsotan ikusteko aukera izango da. Era berean, Olatz Salvadorrek kontzertua eskainiko du, eta harekin batera, Oketa Alai eta Jare dantza taldeak izango dira. Azken honek, Ezpatadantza eskainiko du. Hitzordu biak 11:00etatik aurrera izango dira.

Sartu Euskararen Agenda atalean eta euskarazko ekintzen berri izan!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide