Emakume migrari eta errefuxiatuen bizipenak taula gainera

Erredakzioa 2019ko ira. 5a, 17:52
'Mujeres Refugiadas, Exiliadas y Migradas' kolektiboak prestatu du lana. / CNMH

Gasteizko hainbat gizarte etxetan eskainiko dute lana irailaren 9an, 10ean, 11n eta 12an.

Mundubat Fundazioak eta Bachue taldeak 'Mujeres Refugiadas, Exiliadas y Migradas' kolektiboaren Huellas y sombras antzezlana ekarriko dute Gasteizera. Antzezlana irailak 9, 10, 11 eta 12an egongo da Gasteizko hainbat gizarte etxetan (sarrera doakoa da lekuak bete arte).

Antzezlan horren bidez bere ezagutzak, esperientziak eta ikasketak elkarbanatu nahi ditu kolektiboak. Antzerkiaren bitartez jasaten duten bazterkeria salatzen dute emakume horiek eta egunero euren komunitatea eraikitzeko dituzten indarguneak berresten dituzte. Memoria eta Bakea lan-ardatzari esker, kolektiboak istorio pertsonal eta komunitarioak eraldatu ditu MujerEres izeneko formazio eta espresio prozesuarekin, antzerkia sendaketarako tresna gisa erabiliz.

Astelehenean Aldabe gizarte etxean eskainiko dute antzerkia, asteartean Judimendin, asteazkenean Iparralden eta ostegunean Ibaiondon. 19:30ean izango dira denak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide