Iraila da ikasturte berria hasteko garaia, beti nahi izan dugun huraxe ikasten hasteko momentua. Euskara baldin bada gustura ikasiko edo hobetuko zenukeen hizkuntza, oraintxe duzu euskaltegietan izena emateko aukera.
Euskal Herriko edozein txokotan aurkituko duzu euskara ikasteko euskaltegiren bat. Hemen duzu Bai Euskarari ziurtagiria duten euskaltegien zerrenda:
Bestalde, Gasteizko Udalak merkataritza eta ostalaritzako langileentzako euskara ikastaroak antolatu ditu. Hemen duzue Gasteizko ikastaroen inguruko informazioa.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.