Bihar eguerdian igaroko da Espainiako Vuelta Gasteiztik

Erredakzioa 2019ko ira. 4a, 14:41
Vivero mendatea igaroko dute bihar helmugara bidean, 2016an bezala. / Argazkia: Geuria.eus

Espainiako Vueltaren kontrako protesta egiteko deialdia luzatu dute. 

Bihar eguerdian, 14:00etatik 15:00 bitartean, igaroko da Gasteiztik Espainiako Vuelta. Ibilbideak Brusela ibilbidea, Salburua bulebarra, Hezeguneen ibilbidea, Betoñuko atea eta Bergarako atea hartuko ditu, eta trafikoan eragina izango du.

Ibilbidea txirrindulariak igaro baino minutu batzuk lehenago itxiko dute, eta lasterketa hiritik ateratzen denean irekiko dute berriz ere. Hala ere, publizitate karabanak eta taldeetako kotxeek gainera, bide bera egingo dute 13:00etatik aurrera, ibilbide inguruko kaleetan trafikoa nabarmen ugarituz. Betoñuko industrialdeari dagokionez, ibilbideko garaje, enpresa, lantegi eta pabiloietako sarrera eta irteerei ere eragingo die.

Espainiako Vueltako beste edizio batzuetan Euskal Herriko zenbait tokitan gertatu den bezala, Hau Euskal Herria da! lemapean protesta egiteko deialdia luzatu dute hainbat eragilek. Hitzordua 14:00etan egin dute La Dunako biribilgunean (Zurbaoko Atea kalean), eta bertara hurbiltzen diren lagunei, ikurrinak edo bestelako aldarrikapenak eramateko gonbitea egin diete.

Araban zehar, Bilbora bidean

2019ko Vueltaren hamabigarren etapa Nafarroako Zirkuituan hasiko da eta Bilbon amaituko. Guztira 171,4 kilometro egingo ditu, tartean Azazeta gaina igota, eta, besteak beste, Andollu, Dura, Uribarri-Ganboa eta Landatik pasata.

    KM. Ordutegia
  HASIERA 0 11:30
  Mues 3 11:35
  Mendaza 8 11:41
  Azedo 11 11:45
  ARABA 18.6 11:56
  Kanpezu 22 12:01
  Atauri 31.4 12:16
  Arraia-Maeztu 34 12:20
  Birgara Barren 36.4 12:24
  Azazeta 40.8 12:31
  Azazeta gaina 42.4 12:33
  Andoilu 49.8 12:46
  Gasteiz 58.5 13:00
  Dura 62 13:22
  Mendibil 64 13:24
  Arroiabe 65.5 13:26
  Ullibarri Ganboa 70 13:34
  Landa 74.2 13:40
  BIZKAIA 86.2 14:00
  Otxandio 90 14:05
  Dima 105.3 14:30
  Lemoa 114.3 14:44
  Larrabetzu 124 15:00
  Urruztimendi gaina 134.7 15:18
  Lezama 139.2 15:25
  Vivero gaina 144.8 15:45
  Deusto 157.2 16:05
  Bilbo 158.5 16:07
  Arraiz gaina 163.8 16:25
  Bilbo 170.1 16:35
  HELMUGA 171.4 16:44

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide