Ryanair-eko langileen grebak Forondako 30 hegaldi inguruan izan dezake eragina

Erredakzioa 2019ko abu. 27a, 10:55
Bergamora doan hegaldia izango da kaltetuetako bat. / Argazkia: proximaruta.com

Langileek iraileko hamar egun ezberdinetarako deitu dituzte lanuzteak.

Enpresarekin zuten negoziazioak porrot egin ostean, aste honetan greba deialdia egin dute Ryanair hegazkinetako kabina laguntzaileek. Jatorri irlandarreko enpresa da Forondan hegaldi erregularrak dituen hegaldi konpainia bakarra, eta horrenbestez, greba deialdiak Gasteiztik bidaia egingo dute zenbait hegaldirengan eragina izango du ezinbestean.

Enpresak hegaldi linea batzuk etengo dituela jakinarazi ostean, burutuko diren kaleratzeak salatzeko iraileko egun ezberdinetarako lanuzteak deitu dituzte; zehazki irailaren 1, 2, 6, 8, 13, 15, 20, 22, 27 eta 29 dira zehaztutako datak.

Egun horietarako 30 hegaldi daude aurreikusita Forondako aeroportutik eta zenbatengan eragina izango duen jakiterik ez badago ere, zenbait hegaldi kaltetuta suertatuko direla aurreikusi daiteke. Bergamo, Kolonia eta Palma hirietara doazen hegaldiak izango daitezke kaltetuak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide