Puntu bat zorrora

Erredakzioa 2019ko abu. 26a, 10:44
Lucas Perez galiziarrak debuta egin zuen atzokoan Alavesen. / Argazkiak: La Liga

Espaynolen kontra berdinketa eskuratu du Alavesek, golik gabeko partidan.

Golik sartu ezinda bukatu zen atzoko partida Mendizorrotzan, eta azken minutuetan Garitanoren mutilek garaipena eskuratzeko aukerak izan bazituzten ere, puntu bakarra eskuratu ahal izan zuten arabarrek azkenik.

Partida serioa jokatu zuten atzokoan gasteiztarrek. Maripan zentralaren azken orduko salmentaren ostean, defentsan egokitzapenak egin behar izan zituen Garitanok. Baina halere defentsan talde sendoa direla erakutsi zuten, lehen jardunaldian egin zuten bezala. Atzokoan gainera, erasoko jokoan ere ondo molda daitezkeela erakutsi zuten.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide