Gizon bat atxilotu dute emakume bati erasotzeagatik

Erredakzioa 2019ko abu. 10a, 15:47

Ukalbilkada bat jo dio emakumeari, hari ukituak egiteagatik kargu hartu eta gero.

28 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak gaur goizaldean, Gasteizko Foruen plazan, emakume bati sexu erasoa egitea eta hari jotzea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ukituak egin dizkio gizon batek emakume bati, honek kargu hartu eta ukalbilkada bat jo dio erasotzaileak aurpegian. Txagorritxura eraman behar izan dute emakumea.

Emakumearen lagunei esker, erasotzailea arin geldiarazi eta atxilotu egin du Ertzaintzak. Gasteizko Udalak gaitzetsi egin du eraso matxista.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide