Araban euskaldunen kopurua hirukoiztu da azken 30 urteetan. Egunerokoan geroz eta euskara gehiago entzuten da eta horrek kontsumo-ohituretan ere badu eragina. Gasteizen kontsumoa euskaraz sustatzeko kanpaina da #LehenHitzaEus - Lehen hitzak balio handia du, Bai Euskarari Elkarteak abian jarri du Gasteizko Udalaren laguntzarekin. Kanpainaren helburua da establezimendu eta kontsumitzaile gasteiztarrei bide berriak irekitzen laguntzea, euskara baliatu beharreko aldagai gisa harturik.
2017an egin zen lehen aldiz kanpaina eta Gasteizko euskararen mapa osatzea da proiektu honen muina. Horretarako, merkatariak eta ostalariak mapa horretan gehitzera animatu nahi ditugu.

Gasteizko jaietan ere lehen hitzak balio handia du eta kanpainaren berri aurkituko duzue jaietako egitarauan. Erraztu dezagun euskarazko kontsumoa kontsumitzailea bazara edo merkataria bazara.
Kanpainaren inguruko informazio gehiago behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan info@baieuskarari.eus helbidera idatzita edo 945215196 telefonora deituta.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.