Anita Parker, Willis Drummond eta Garilak 26, Zigoitiko Eguzki Jaian

Erredakzioa 2019ko uzt. 26a, 12:00

Tartean, dantza plaza eta antzerkia ere izango dira Eguzki Jaian. Agurainen eta Langraitz Okan, bestalde, haurrentzako zinema antolatu dute: Leo Da Vinci: Mona Lisa Misioa eta Smallfoot filmak eskainiko dituzte, hurrenez hurren.

Uztaileko azken asteburuak hamaika ekintza dakar etxean geldirik ez geratzeko. Herrietako jaiak, kontzertuak eta zinema dira, besteak beste, hilabeteari agur esateko ekintza nagusiak.

ZineAraba 2019ko egitarauaren barruan, Smallfoot haurrentzako filma proiektatuko dute gaur bertan, 22:00etan, Langraitz Okako herriko plazan. Agurainen ere zinemaz gozatzeko parada izango dute haurrek larunbatean. 22:00etan, San Juan plazan, Leo Da Vinci: Mona Lisa Misioa filma eskainiko dute.

Herrietako jaiei dagokienez, hainbat aukera izango dira asteburu honetan ere. Zanbranan, esaterako, gaur bertan hasiko dira festak, Arloteren jatsierarekin. Hala, Lisker, Koxkor eta Joselu Anaiak izango dira gaurtik astelehenera bitartean plazak girotzeko arduradunak.

Bestetik, Zigoitian Eguzki Jaia ospatuko dute asteburuan. Dantza plaza eta antzerkia izango dira asteburuan zehar, eta baita kontzertuak; zehazki, Anita Parker, Willis Drummond eta Garilak 26 izango dira larunbatean, 22:30etik aurrera.

Informazio edo ekintza gehiago ezagutu nahi baduzu, sartu Euskararen Agenda atalean!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide