Bai Euskarari komunitatea osatzen duzuen kideekin komunikazioa erraztu eta baliabide berriak eskaintzeko asmoz berritu dugu Baieuskarari.eus webguneko intraneta. Duela hiru urte egin genuen “Bai Euskarari Elkartea eta bere proiektuak hobetzeko” galdetegian jaso zen eskaeretako bat izan zen intraneta sortzearena.
Entitate bakoitzak bere txokoa izango du bertan eta honako informazio eguneratua aurkituko du:
Horiez gain, Bai Euskarari Elkartearen beste bi proiektuetako webguneetan saioa hasteko aukera dago bertatik, Enpresarean.eus eta Lansarean.eus lan-atarian, hain zuzen ere.
Intranetaren helbidea honakoa da: https://baieuskarari.eus/eu/saioa/login Entitate bakoitzak jasoko duen erabiltzaile-izen eta pasahitzarekin izango du bertan sartzeko aukera.
Intranetean informazioa eskaintzeaz gain, Bai Euskarari komunitatea osatzen duzuen kideokin zuzeneko komunikazioa indartzea da elkartearen nahietako bat. Horretarako, ohiko komunikazio-kanalez gain, zuzeneko txata ezarri dugu Baieuskarari.eus webgunean. Hala, bulego ordutegian, Bai Euskarari Elkarteko teknikariekin zalantzak argitu eta galderak egiteko aukera izango duzue zuzenean txataren bidez.
Gainerako bideak ere zabalik daude zalantza edo iradokizunei erantzuteko: info@baieuskarari.eus e-posta helbidea eta elkartearen telefonoak: +34 943 59 21 48 / +34 673 81 10 48 / +33 5 24 33 61 96.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.