Euskaragileak osatzen duten enpresa batzordeko ordezkariekin izan gara eta beraien hitzak jaso ditugu Bai aldizkarian. Proiektuaren nondik norakoak eta garatzen ari diren ildo ezberdinen inguruko azalpenak eman dizkigute; Ramon Mendiguren (Cikautxo), Ketxus Amasorrain (Elay) eta Xabier Malmasorori (IMH) egindako elkarrizketak irakurri ahal izango dituzue bertan. Horiez gain, Goizperko Aitor Azkarateren eta Batzeko Unai Belaustegigoitiaren hitzak ere jaso ditugu erreportajean.
Lan-mundua euskalduntzeko adierazpenean (2013) jaso zen bezala, euskaraz saldu eta lan egin nahi duten enpresen sarea indartzea eta beren ereduak ezagutzera ematea lagungarria da enpresei begirako lanketa egiteko. Asmo horrekin jaio zen 2015ean Euskaragileak proiektua; enpresen euskalduntzean aurreratuta dabiltzan eta euskararen erabilera normalizatua duten Euskal Herriko zenbait enpresek osatzen dute Euskaragileak enpresen batzordea.
2018ra arte, Kontseiluak kudeatu du proiektua eta aurrerantzean Bai Euskarari Elkartearen ardura izango da; arlo sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko Bai Euskarari Elkartea egiten ari den ekarpen berrietako bat da orain Euskaragileak.
Ziurtagiria duzuen entitateok zuen egoitzan jasoko duzue aldizkaria gutxi barru. Hemen ere irakur dezakezue pdf formatuan:
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.