Brontzea eskuratu du Solaunek

Erredakzioa 2019ko uztailaren 22a

Brontzea eskuratu du Salma Solaun gasteiztarrak. / Beti Aurrera

Gimnasia erritmikoko historiako lehenengo mundiala jokatu dute junior kategorian. 

Aurten, lehendabiziko aldiz, junior kategoriako gimnasia erritmikoko mundiala jokatuko dute, eta luxuzko ordezkariak izan ditu Arabak Moskun: Salma Solaun eta Teresa Gorospe. Emaitza bikainarekin, gainera, Beti Aurrerako neskentzat; hirugarren geratu da Solaun zinta ariketarekin, Errusia eta Israelgo ordezkarien atzetik.

"Ez dago hitzik sentitzen dugun emozioa eta harrotasuna adierazteko. Izugarria gure Salmak egindakoa", adierazi dute Beti Aurrera klubetik. Zorion-agur ugari jaso dituzte gasteiztarrek, besteak beste, Jesus Carballo Espainiako Gimnasia Federazioko presidente eta munduko txapeldun ohiarena: "Historia egin du Salmak lehendabiziko mundialean brontzea eskuratuta. Zorionak lantalde guztiari, lan izugarria!".

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago