Txernobylgo haurrei ongietorria egin diete

Erredakzioa 2019ko uzt. 19a, 14:01
Diputazioaren jauregian egon dira Txernobylgo haurrak. / AFA

Ohiko harrera instituzionala egin diete Ukrainatik eta Bielorrusiatik etorritako haur eta gazteei.

Txernobylgo hondamendi nuklearrak kaltetutako ehun bat umeri eta udan zehar harrera egiten dieten arabarrei ongietorria egin diete gaur goizean, Diputazioaren jauregian. Politikariez gain, haurren harrera antolatzen duten elkarteek ere parte hartu dute ekitaldian: Sagrada Familia, Izaki eta Chernobileko Umeak izenekoak.

Joan den uztailaren 1ean iritsi ziren Euskal Herrira 189 haur eta gazte, eta abuztuaren 28ra arte egongo dira gurean. Euskal Herrian dauden bitartean, mediku arreta jasotzen dute  Ukrainatik eta Bielorrusiatik etorritako bisitari gazteek, eta ekimen ugaritan parte hartzen dute ere. Joan den ostiralean, esaterako, Gatz Haranean egon ziren, ingurunea ikusteko eta gatzaren ekoizpenaren berri izateko.

1986ko apirilaren 26an eztanda egin zuen Txernobylgo zentral nuklearrak, Ukrainan, Bielorrusiako mugatik gertu, eta inguruan bizi diren biztanleek oraindik pairatzen dituzte istripu horretan sortutako ondorioak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide