Foru gobernuak abian jarri du agintaldi berria, eta, horrekin batera, agintarien soldatak ia %6 igo direla iragarri du. Aurreko legealdiarekin alderatuta, 5.000 euro gehiago jasoko dituzte. Hala, urtean 97.970 euro kobratuko ditu Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak -92.414 euro aurretik-, eta 93.420 euro Pilar Garcia de Salazar eta Cristina Gonzalez ahaldun nagusiordeek.
Gainerako zazpi diputatuek 88.815 euro kobratuko dituzte, aurreko legaldian baino 5.000 euro gehiago. Guztira, ahaldun nagusi, nagusiorde eta sail bakoitzeko zazpi arduradunen soldatak ordaintzeko 906.515 euro bideratuko ditu Aldundiak urtero.
Bizkaia eta Gipuzkoako ahaldun nagusiei dagokienez, Unai Rementeriak 108.804 euro kobratuko ditu eta Markel Olanok 79.508 euro.