Asteburua musikari eta bertsolari artean

Erredakzioa 2019ko uzt. 12a, 10:20

Kontzertuek eta bertsolaritzak josi dute aste honetako asteburua; besteak beste, Enkore eta Eskean Kristö ikusteko aukera izango da. Bertsolarien aldetik, Aroa Arrizubieta, Ane Labaka edo Txaber Altube izango dira mikrofono aurrean, beste batzuen artean.

Zabalgana auzoa batuko da asteburuan Gasteizko auzoetako jaiekin jarraitzeko. Beste ekintzen artean, Zabalgana Euskara Taldeak antolatuta, Zabalganan kantuz kantujira egingo dute auzoan zehar, 13:00etan. Kontzertuak ere izango dira auzoko jai gunean; Josetxu Piperrak, Enkore eta DJ Canyn izango dira gaua girotzeko arduradunak, 23:00etatik aurrera.

Zuiako X. Gazte Egunaren harira, bertsolaritzaz gozatzeko parada izango da ere aste-bukaera honetan. Xabi Igoa eta Ane Labaka bertsotan arituko dira Murgiako plazan, 17:30etan. Era berean, Gazte Egunaren baitan, kontzertua eskainiko dute Paradixo, Eskean Kristö eta Bassagain taldeek.

Legution, bestalde, gaztetxearen II. urteurrena ospatuko dute, eta horretarako, bertso afaria antolatu dute, 21:30ean. Bertan arituko dira Txaber Altube, Aroa Arrizubieta eta Aitor Bizkarra bertsolariak, hitzekin jolastuz.

Sartu Euskararen Agendan eta izan Arabako euskarazko ekintza guztien berri! Asteburu on!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide