Oreka IT eta Aldama Arrandegia saritu dituzte Aenkomer sarietan

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2019ko uztailaren 5a

Atzo, uztailak 4, egin zen Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresarien (Aenkomer) sariketaren XVI. edizioa. Urtero bezala zortzi sari banatu ziren, lau Aenkomer Sarietakoak eta beste lau Arabako Udaberriko Erakusleihoen Lehiaketakoak. Sarituen artean bi izan ziren Bai Euskarari duten entitateak: Oreka IT eta Aldama Arrandegia. Zorionak!

Euskararen sustapena

Aenkomer Sarietan lau sari banatu ziren: Merkataritza tradizionalari, Berrikuntzari, Ibilbide profesionalari eta Euskararen sustapenari. Azken sari hori, Euskararen sustapenarena, Oreka IT-ri eman zioten. Iraitz Perez de Goldarazena zuzendariak jaso zuen saria Gorka Urtaran Gasteizko alkatearen eskutik. Saria jasotzean Perez de Goldarazenak nabarmendu zuen sariak ondo daudela eta eskertu behar direla, baina behar dena dela "euskara baloratzea, adibidez, kontratazioetan. Zerbitzua emateko gaitasuna duten enpresak baloratuta emango zaio eta balioa euskarari", gaineratu zuen.

Bai Euskarari Ziurtagiria duen Arabako enpresetako bat da Oreka IT, SAP teknologian aditua eta bezeroen negozioei balore gehigarria emateko eta zerbitzua euskaraz eskaintzeko lanean ari dena.

Erakusleihoan euskara txertatzea

Aenkomer Sariez gain, Arabako Udaberriko Erakusleihoen Lehiaketako sariak ere eman ziren. Erakusleihoan euskara hoberen txertatu zuen saria Bai Euskararik ematen du eta Aldama Arrandegia (Laudio) izan zen saritua. Aldama Arrandegiko Ana Galarragak jaso zuen saria Bai Euskarari Elkarteko zuzendari Rober Gutiérrezen eskutik.

Bai Euskararari Ziurtagiria du Aldama Arrandegiak, 'Bidean' maila.

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago