Bigarren kontzertu bat emango dute Garik eta Josu Zabalak

Erredakzioa 2019ko uzt. 3a, 17:25
Gari eta Josu Zabala. / Hertzainak

Irailaren 26koak amaituta, hilaren 25ean izango da bigarrena; Hertzainaken historian bereziak izan diren gonbidatuekin arituko dira eszenatokian.

Hertzainak euskal rock talde mitikoak Josu Zabalaren eta Gariren eskutik irailaren 26an emango duen Inun baino alaiagoa izanen da kontzertua komunikabideen aurrean aurkeztu eta 4 ordu baino igaro ez direnean, sarrera gehiagorik ez dagoela dioen kartela eskegi dute. Ikus-entzuleen aldetik jaso duen harrera bikainak bigarren kontzertua eta bakarra programatzera bultzatu du, irailaren 25ean, 20:30ean, Euskalduna jauregiko auditoriumean.

Taldeak kaleratu zituen sei diskoetako lanak entzun ahal izango diren ikuskizun errepikaezina, bi emanaldi baino izango ez dituena. Sarrerak salgai daude jada www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanal batzuetan. Sarrerak 27 eurotik aurrera (kudeaketa gastuak barne).

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide