Protestak hasi dituzte Indesako langileek

Erredakzioa 2019ko uzt. 2a, 09:52
Indesako langileek protesta egin dute. LAB

Gutxieneko soldata baino ez dute kobratzen, eta lan zama handiak dituztela salatu dute.

"Soldata diskriminazioa" salatu dute Indesako langileek. Larunbatean lehen kontzentrazioa egin zuten Gasteizko Loma Jeneralaren plazan. Adierazi dutenez, langileek gutxieneko soldata baino ez dute kobratzen –900 euro–, eta enpresak ez du aldez aurretik langileekin adostutako igoera ezarri nahi izan. Protestan sindikatu guztien babesa izan zuten: ELA, LAB, UGT, CCOO, USO eta ESK.

Gainera, gogoratu zuten Jose Luis Cimiano Ogasun diputatuak apirilean adierazi zuela Indesak bere zorra zerora murriztu duela. "Zorra kitatu du soldatak bere horretan utzita, ordezkapenik egin gabe, makineria berritu gabe eta lan kargak handituz". Azpimarratu dutenez, ezintasunen bat duten kolektiboa kaltetzen ari da Indesa, eta denboran mantentzen ari den egoera da.

Indesak gizarte-etxeetako eta egoitzetako garbiketan, ospitaletako arropa garbiketan, egoitzetako eta eskoletako janaria prestatzen, lorezaintzan eta beste enpresa batzuentzat zerbitzuak eskaintzen ditu.

Irailean mobilizazio gehiago egingo dituzte "prekarietatea eta soldata murritzak" salatzeko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide