BerrAktibatu+ ekimena, ingurumen iraunkortasunaren alde

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2019ko uztailaren 1a

Global Action Plan Euskadiko Jaione Pagazaurtundua izan genuen joan den ostiralean Enpresarean TBn zuzenekoa eskaintzen. Mundu iraunkorrago bat izateko eguneroko ohiturak hobetzen erakusten du GAP programak eta horretarako proiektu ezberdinak dituzte martxan. Horietako bat da BerrAktibatu+ ekimena. Kontzientziazioa da programa horren ardatza eta, unibertsitate, ikastetxe eta etxeetan eragin nahi da. Ekimenaren inguruan aritu zen Pagazaurtundua zuzenekoan. Hemen ikus dezakezue osorik.

 


Global Action Plan Euskadik Bai Euskarari Ziurtagiria du, 'Bidean' maila.

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago