Jazzarekin hasiko da udako denboraldia

Erredakzioa 2019ko eka. 28a, 14:02
Petti beratarrak emango dio hasiera jaialdiari, uztaileran 2an. /Jazzaharrean

Uztailaren 9ra bitartean, Jazzaharreanek hartuko du Gasteizko Alde Zaharra.

Beste urte batez, jazzarekin emango diote hasiera udari Gasteizko Alde Zaharrean. Jazzaharrean jaialdia izango da lehendabizikoa uztaileko lehenengo astean. "Ekitaldiak beti bezala, eta aurten arrazoi gehiagoz, Gasteizko Alde Zaharreko tabernetan izango dira. Kontzertu gune hauek, hurbiltasuna medio, harreman estua sorrarazten dute musikari eta ikusleen artean, eta arrazoi nahikoa da tabernetako kontzertu eta ekitaldiak sustatzeko", azaldu dute antolatzaileek.

Jazza, bluesa, soula  eta funka izango dira nagusi hurrengo egunetan, bertako eta urruneko musikarien eskutik. Asteartean, hilaren 2an, izango da lehenengo hitzordua Pettirekin; blues errritmoak ekarriko ditu beratarrak, 20:30ean, Parral tabernan.

Gurutze's Manouches (3an, Orain tabernan), Marta Mansilla eta Jabi Sanchez (4an, Dazz tabernan), Blue Matter (4an Bodegon tabernan), Late Night Jazz Jam Session (5ean, The Garage tabernan),  Discipulos de la Clave (6ean, Botxon), Four Foxes (6an, Falerinan), Moni Garage (7an, Jangon) eta Johnny & The Blues (9an, Parralen) taldeak etorriko dira hurrengo egunetan. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide