#LehenHitzaEus kanpaina Gasteizko autobusetan

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2019ko ekainaren 27a

Gasteizen kontsumoa euskaraz sustatzeko kanpaina da #LehenHitzaEus, Bai Euskarari Elkarteak abian jarri d Gausteizko Udalaren laguntzarekin. Kanpainaren helburua da establezimendu eta kontsumitzaile gasteiztarrei bide berriak irekitzen laguntzea, euskara baliatu beharreko aldagai gisa harturik. 
 
2017an egin zen lehen aldiz kanpaina eta Gasteizko euskararen mapa osatzea da proiektu honen muina. Horretarako, merkatariak eta ostalariak mapa horretan gehitzera animatu nahi ditugu.
 

Gasteizko autobusetan

Kanpaina ezagutarazteko ekintza ezberdinak egingo dira urtean zehar eta datozen egunetan, uztailaren 7ra bitartean, Gasteizko hiri-autobusetan, autobus geltokian eta Antso Jakitunean dauden pantailetan ikusi ahal izango dira kanpainarako sortutako bideo eta kartelak. 
 

Zergatik kontsumitu euskaraz?

  • Zure harreman-hizkuntza delako
  • Konfiantza eskaintzen dizulako
  • Kalitatearen ikurra delako
  • Jasangarria delako
  • Gertutasuna eskaintzen duelako
  • Euskaraz erosi, euskaraz lan egin eta euskaraz bizi nahi duzulako

Merkataritzan, zertarako euskara?

  • Markaren posizionamendua hobetzeko
  • Bezeroarekiko gertutasuna eta konfiantza sortzeko eta sendotzeko
  • Bezero kopurua handitzeko eta fidelizazioa indartzeko
  • Merkatu berrietan sartzeko edo-eta etekinak areagotzeko
  • Talde kohesioa eta motibazioa bizkortzeko
  • Produktu /zerbitzu lehiakorrak eta kalitatekoak izateko
  • Euskaraz bizi eta euskaraz erosi edo euskaraz lan egin nahi duten pertsonei aukera errazteko
  • Lurraldearen eta pertsonen ongizatea hizkuntzekin / euskararekin ere lotzeko

Kanpainaren inguruko informazio gehiago behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan info@baieuskarari.eus helbidera idatzita edo 945215196 telefonora deituta. 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago