Dagoeneko, 60.000 lagunek ikusi dute 1976ko martxoaren 3ko gertakari lazgarriak jasotzen dituen Vitoria, 3 de marzo pelikula. Horietatik, 31.000 lagunek Gasteizko zine-aretoetan ikusi dute, Sonora Estudios ekoiztetxeak emandako datuen arabera.
Joan zen Zinemaldian aurkeztu bazuten ere, maiatzaren 1ean heldu zen Victor Cabacok zuzendutako pelikula, eta geroztik dozenaka lagun gerturatu dira egunero hiriburuko aretoetara; oraindik, ikusgai dago Yelmo, Florida eta Gorbeia zinemetan. Euskal Herriko aretoetatik kanpo, Bartzelona eta Madrilen ere "arrakastatsua" izan dela azaldu dute produktoreek.