"Digitalizazioa ez da helburua, baizik eta lehiakorragoa izatea"

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2019ko ekainaren 20a

Gasteizko Oreka IT enpresak bi milioi euroko fakturazioarekin itxi zuen urtea iaz. Inoizko daturik onenak erdietsi zituen, eta aurten ere aurreikuspen onak dituztela aitortu du Iraitz Perez de Goldarazena zuzendariak. Informatika zerbitzuak eskaintzen dituzte: enpresen kudeaketarako programa informatikoen SAP teknologian adituak dira.

Hamar urte bete ditu enpresak, eta hazkunde betean da. Urteurrena ospatzeko ezer berezirik egingo ez duten arren, SAP teknologiari buruzko urteroko jardunaldiak egingo dituzte Artium museoan, bihar. Bezero eta sektoreko gainerako enpresen arteko "topagune bat" eratzea da asmoa, jakintzen eta esperientzien berri emateko elkarri.

Iraitz Perez de Goldarazena Oreka ITko zuzendariari elkarrizketa egin diote Berria egunkarian. Irakurri hemen elkarrizketa osoa.

Oreka IT-k Bai Euskarari Ziurtagiria du, 'Zerbitzua euskaraz' maila, eta Bai Euskarari Elkarteko zuzendaritza taldeko kide da.

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago